PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 40
AHOTS MOTA: GAZTEAK
ZUZENDARIA: Berta Arrillaga eta Jon Larrauri
OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore

WEB-A: www.orfeondonostiarra.org
EMAIL-A: info@orfeondonostiarra.org
HELBIDEA: C/ San Juan, 6. 20003 Donostia / San Sebastián
TLF: 943 422 2396

DONOSTIAKO ORFEOI GAZTEA

Donostiako Orfeoiko Gazte Abesbatza 8 eta 16 urte bitarteko abeslariek osatzen dute gaur egun. 2021eko udazkenetik aurrera, Orfeoi Txikiko eta Gazte Abesbatzako bertako abeslariak biltzen ditu. Abesbatza honetan beren etapa amaitzen duten abeslariak Donostiako Orfeora iritsi daitezke. Ahots mistoko abesbatza da, eta horri esker errepertorio propio zabala garatu dezakete, baita noizean behin Donostiako Orfeoarekin lankidetzan aritzea ere.

Abesbatzak hainbat musika ziklo eta jaialditan hartu du parte, besteak beste: Donostiako Musika Hamabostaldian, Santanderreko Jaialdian, Donostia Kulturak antolatutako Musika Sakroaren Zikloan, Gipuzkoako Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloan, Aita Donostia Musika Astean edo Pasaiako Musika Zikloan.

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako Gazte Abesbatzen Lantegietan hartu du parte, beste abesbatza batzuetako kideekin batera, eta topaketak zein trukeak egin ditu gazte-abesbatza ezberdinekin, hala nola Galiziako Orkestra Sinfonikoko Gazte Abesbatzarekin, Granollersko Cor Jove Amics de la Uniórekin, Pasaia Gazte Abesbatzarekin edo Madrilgo Gazte Abesbatzarekin.

2013an bigarren saria lortu zuen gazte mailan Ejea de los Caballerosko Abesbatza Lehiaketan, eta 2016an, maila horretako lehen saria eta publikoaren saria irabazi zituen.

Grabazioak

Orfeoi Txikiko aurreko taldearekin batera, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo-taldeak sustatutako hiru CDren grabazioan hartu du parte: “Sentitu, Pensatu, Ekin” Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, “Bizipoza” eta “Txo, Mikmak Txikia”. Azken horrek musikari profesionalak, aktoreak, bertsolariak, trikitilariak eta poetak bildu zituen. 2016an “Itsas ertzean” CDa ere grabatu zuen, itsasoan oinarritutako kantuekin. Azken disko-lanak Euskal Barrokensemble eta Enrike Solinísekin egindako “Juan Sebastián Elkano” CD bikoitza eta Et Incarnatus orkestrarekin egindako “Xomorroak” dira: Juantxo Zeberiok konposatu eta moldatutako euskal pop eta rock estiloko 11 kantu.

Abesbatzaren zuzendaritza Berta Arrillagak eta Jon Larraurik partekatzen dute.