BERRIAK
78. ERRENTERIAKO GABON ABESTI SARIKETA
A Tempo korua izan zen lehen sariaren garaile
2024ko abenduaren 28an, 78. Gabon Abesti Sariketa lehiatu zen Errenterian, lehen aldiz Lekuona Fabrikako Auditorioumean. Maila oso handia erakutsi zuten aurkeztutako koruek eta ikuslego handia bertaratu zen eremu berri horretara. Podiumaren sailkapenari dagokionez, horrela jazo zen:
1.- A Tempo korua, Txomin Maidagan zuzendariarekin.
2.- Beasaingo Loinatz abesbatza, Aitor Garitano zuzendariarekin.
3.- Errenteriako Galtzagorri abesbatza (argazkian), Maddalen Dorrondoro zuzendariarekin.
Lehiaketaren bideo osoa behealdean:
