GOIKOBALU TXIKI ABESBATZA

ARRASATE

DEBAGOIENA

  • PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 40
  • AHOTS MOTA:  Haurrak
  • ZUZENDARIA:  Maialen Gonzalez
  • OHIKO ERREPERTORIOA: Polifonía / Folklore

Arrasateko herritar talde batek 1989an sortutako abesbatza gara, ilusio eta musikarekiko maitasun handiarekin. Gure herrian beti egon den musika koralarekiko ilusio eta zaletasunaren ondorioz, urteak igaro ondoren bide beretik jarraitzen dugu. Musikaren magiak eta ilusioak bultzatuta, Goikobalu Abesbatza osatzen dugun guztiok harrotasunez daramagu herriaren izena han-hemenka. Gaur egun Goikobalu Abesbatza 85 abeslarik osatzen dute, 60 gizon eta emakume helduen taldean eta 25 neska-mutil Goikobalu Txiki eta Goikobalu Izartxoak taldeetan. Honekin batera, herriko gazte-abesbatza ere kudeatzen eta zuzentzen dugu, Arrasate Gazte Abesbatza, 40 gazte biltzen dituena. Musika eta kantatzea gustatzen bazaizu, zatoz! Gure ateak irekita daude.