- Este evento ha pasado.
GAIXORIK NAGO, eta ZER?

Gaixorik nago, eta zer? proiektua, Hots Abesbatzak 2024ko abenduaren 22rako prestatu duen ikuskizuna da FAKTORIA SOZIALA proiektuaren barruan.
Bularrreko minbizia, emakume askok jasaten duten gaixotasuna da. Askotan tabu batean bihurtzen da, eta gaixoak biktima bezela tratatzen ditugu. Egoera hau kontatzeko sortuko da historia hau. Historia baten bitartez, gaixorik dagoen pertsona baten sentimenduak eta bizipenak kontatuko dira 4 lagunek osatzen duten whatsapp talde baten barruan. Kemena nondik ateratzen duen erakutsiko duen ikuskizun bat izango da eta nola bere lagunek laguntzen duten prozesuan. Guzti hori elkarrizketa desberdinetan elkarbanatuko dute protagonistek hainbat emozio desberdin erakutsiz. Guzti hau, irudi, ahots, eta musikaz gauzatuko da. Diseinu grafikoa Arri Iraetak egin du.
Pentsatzera eramango gaituen historia ahaztezina izango da.
Proiektu honetan IZAN INURRI taldea izan dugu atzetik, eta kontzertu solidarioa izango da. Sarreran zati bat, 3 euro, erakundearentzako izango baita. Kontzertu honetan lortzen den diru guztia, 2025eko
erretiroak antolatzeko erabiliko du erakundeak.
Gainera egun berdinean IZAN INURRIk beraien materiala jarriko dute saltzen kontzertuan (egutegi, kamiseta eta abar.). Eta 0 lerroa ere irekita egongo da ordurarte nahi beste donazio egiteko.
Aurrez, IZAN INURRIkoek hitzaldi bat emango dute Oñatiko Santa Ana antzokian, abenduak 18an arratsaldeko 19:00etan. Bereziki beraien taldea aurkeztu eta zertara dedikatzen diren azalduko dute.


