EASO Abesbatza Mistoa – Oskarbi 60 urte kantuan – DONOSTIA
12 diciembre-7:30 pm - 8:30 pm CET

2026/12/12 – 19:30
Donostia – Victoria Eugenia antzokia
Oskarbi taldeak bere 60. urteurrena ospatuko du Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 60 urte kantuan kontzertuarekin. Hirurogeiko hamarkadatik euskal kantagintzaren erreferente izan den taldeak sei hamarkadako ibilbidea egin du, herri-kantak eta berezko sorkuntzak uztartuz.
Easo Abesbatza Mistoak ospakizun honetan parte hartuko du, hiru obra interpretatuz; horietako bi Oskarbi taldearekin batera.



