Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Loinatz Abesbatzaren 40. urteurrena ospatzeko kontzertu berezia

21 noviembre-7:00 pm - 8:00 pm CET
Gratuito

Aurten 40 urte betetzen ditu Loinatz Abesbatzak, eta urteurrenaren harira antolatzen ari garen hirugarren ekitaldi garrantzitsua aurkeztu nahi dizuegu. Urte honetan zehar diskoaren aurkezpen-kontzertua eta emanaldi sinfoniko-korala eskaini ondoren, hirugarren hitzordu berezi honekin emango diogu jarraipena urteurreneko ospakizunari.

Horregatik, datorren Azaroaren 21ean, 19:00etan, Beasaingo La Salle ikastetxeko patioan, 40. urteurrena ospatzeko kontzertu berezia eskainiko dugu.Herriko hainbat talde eta eragilerekin batera partekatuko dugu ospakizuna: Aurtzaka Dantza Taldea, Goizeresi Txistulari Taldea, Beasaingo Musika Eskolako Orkestra eta Narama Gazte Abesbatza izango ditugu bidelagun. Era berean, gure historian hain garrantzitsuak izan diren korukide ohiek ere beren lekua izango dute, denon artean gure ibilbidea eta urteurren berezi hau ospatzeko asmoz.

Detalles

  • Fecha: 21 noviembre
  • Hora:
    7:00 pm - 8:00 pm CET
  • Coste: Gratuito
  • Categoría de Evento:
  • Etiquetas del Evento:

Organizador

Recinto